Txupinera eta telefono apurtua

Ipuin baten izenburua izan leike… Baina beldur filme batena dela iruditzen zaigu.

Atzo Aste Nagusiaren txupinerari buruz Correo egukarian agertu den informazioaren aurrean, Bilboko Konpartsek aipamen batzuk egin nahi dituzte:

  1. 2010ko Aste Nagusiarako txupineraren zozketa, ekainaren 21ko ohiko kordinadoraren bileran egin zen… eta ez aste honetako astelehenean Correon esaten den bezala
  2. Ekainaren 21an Konpartsetako Kordinadoran, eta ez Udaletxean Jai Batzorde mixtoan, urtero bezala zozketa egin genuen oraindik txupinera izan ez duten konpartseen artean. Horretan ateratakoa: Txinbotarrak konpartsa, eta ordezko bezala Zaratas konpartsa, ez Satorrak… beste “akats txiki bat”
  3. Txupinera aukeratzeko “bombo”an ez zegoen, Correok esaten duen moduan, Kaskagorri konpartsa, hauek 1990 urtean txupinera izan baizuten
  4. Uste dugu nahastu egin direla, aukera zegoen Txori Barrote zozketan ateratzeko, oraindik txupinera izan ez duelako. Eta kasu horretan aurtengo txupinera Txorri Barroterena izango zen zalantzarik gabe, Udaletxeak ipinitako alde bateko zigorra, soilik txosnaren montajerako zigorra baita.

Beraz, puntu hauek argitu eta gero, El Correori gomendio bat luzatzen diogu: nahi dutenean edozein informazio emateko prest gaude, pozik gainera, baina mesedez zuzenean Bilboko Konpartsetako bozeramailetzari deitu dezatela, horrela ekidingo ditugu hain garrantzitsua den figura honen inguruko “desinformazio” hauek. Eta horrela telefono apurtu hauek ere ekidingo ditugu, batez ere hain berezia izango den 2010 urte honetan.

Ondo izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude