Edalontzi Berrerabilgarriak

Aste Nagusia jada bueltan dugu…oso egun gutxi falta dira….eta konpartserook urduritzen hasiak gara…Marijaia ondoan izango dugu berriz eta badakizue hori gure buruengan izugarrizko efektua ekarri ahal duela….baina aurten gauza bat aurretiaz lotu nahi izan dugu….oso gauza garrantzitsua: aurtengo Aste Nagusia inoiz baino garbiagoa izango da!!

Aurtengo Aste Nagusian Bilboko Konpartsetan berrerabiltzeko edalontziak erabiliko ditugu!!

Egun Euskal Herri osoko jaietan erabiltzen ari dira edalontzi hauek, eta hauen helbururik garrantzitsuena ingurugiroan eragin baikorra izatea da, hondakin gutxiago sortuz. Goizean-goiz errezintoan ikusten ziren plastikozko edalontzien pilaketak berriz ere ez ikustea izango da gauzarik nabarienetariko bat.

Egia da “pinito” batzuk egin izan ditugula, konpartsa batzuek jada horrelako edalontziekin funtzionatu izan baitute beste urte batzuetan, oso apostu positiboa izan delarik. Beraz, aurten guztiok erabiliko ditugu: edalontzi izugarri politak, gardenak baina kolore ezberdinekin, kuadriletan ezberdindu ahal izateko. Gainera, goma bat ere edukiko dute nahi dugun lekuan lotzeko eta era erosoan eroan ahal izateko. Denetan pentsatu dugu!!

Bakarrik euro bat balio izango dute, bai edalontzi txikiek zein katxi tamaina dutenek, eta egun guztietan erabili ahal izango dira.

Jendartea aurrera doa eta egun gai hauekiko sentsibilitate berezi bat dago. Jaietan ere aurrera egiten dugu eta Bilboko Jaiak 30 urte eta gero horrelako aurrerapausoak egiteko prest daude. Prest gaude!!

Aldaketa hau oso positiboa da: hondakin gutxiago eta errezintoa garbitzeko ur gutxiago. Hobekuntza nabaria Aste Nagusirako!!

Inportantea da hau Aste Nagusira hurbilduko den jende guztiari zabaltzea, azken finean guztion artean emango dugulako aurrerapauso hau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude