Irrien Lagunak kluba

Bilboko alkateak Pirritx eta Porrotx pailazoei ezarritako betoa mantentzen du eta aurten ere, zoritzarrez, Bilboko umeek bere pailazo gogokoenekin gozatzeko Barakaldora joan beharko dute.

Atzo Bilboko kafe Antzokian Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek bere azken proiektua aurkeztu zuten, “Irrien Lagunak kluba”, eta gabonetan egingo duten ikuskizuna ere. Abenduaren 26an Barakaldoko BECen egongo dira eta aurreko urtean bezala ekitaldian Bilboko Konpartsak-ek parte hartuko du. Horrez gain Auzotarrok koordinakundearekin batera gure laguntza emango dugu dena antolatzeko.

Bi ekitaldi egingo dute abenduaren 26an, bata goizeko 12etan eta bestea arratsaldeko 6etan eta sarrerak atzotik salgai daude BBK-ko kutxazainetan.

“Irrien Lagunak kluba” jaio da eta Bilboko Konpartsak-ek, Donostiako Piratek, Seaskak, Gasteizko Txosnek eta Gora Iruñeak eskuratu dute dagoeneko bazkide txartela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude