Konpartsero Eguna 2011

Bilboko Aste Nagusia baino lehen Konpartsero Eguna izango dugu uztailean. Uztailaren 16an, larunbata, Bilboko Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko dugu. Egun horretarako Konpartsen Federakundekook prestatu dugun egitaraua hauxe da:

12etatik Aurrera…

  • Umeentzako tailerrak eta puzgarriak
  • Txorizo eta piper banaketa
  • Pintxo lehiaketaren hasiera**

 

13.30: Pintxoen aurkezpena

14.00: Pintxo lehiaketaren sari banaketa

14.30: Konpartsen bazkaria

17.30: ORKRESTA

18.00: Udaletxetik Errekaldera, Kukutzarekin bat!

** Pintxo lehiaketaren arauak:

  • Lau pintxo berdin aurkeztu behar dira
  • Pintxo-lehiaketarako osagaiak: odolostea, sagarra, perretxikoak + 2 osagai libre + basea + (koipea + gatza + ozpina…)
  • Bertan egin behar dira
  • Pintxoaren dekorazioa hartuko da kontuan, ez platerrena

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude