Asteazkenean, erronka

Urteak dira Bilboko Konpartsetatik jai ereduaren aurkako erasoak azpimarratzen ari garela eta gure eskuetan dagoen guztia egiten ari garela, baina iaz guretzako inflexio puntu bat eman zen Bilboko Udaletxearen aldetik eraso horietan eta nahiko zela uste izan genuen: horregatik iaz Aste Nagusi berezia antolatu genuen.

Gainera ez ginen bakarrak izan, diagnostiko hori nahiko zabalduta zegoen beste herri, hiri eta auzoetan eta horregatik amankomuna izan zen iazko inflexio puntua leku guztietan. Azken finean gure ustez arazorik haundiena zera da: jai esparruan herri mugimenduak duen parte hartzeko, diseinatzeko, erabakiak hartzeko eredua ez dela instituzioen gustokoa.

Hori mugatzeko leku bakoitzean eraso ezberdinak eman dira: gure kasuan: jai batzorde mixtoaren funtzionamendua gero eta okerragoa da, gune horren izaera gustiz desitxuratua gelditzen ari da, eta horrek jaiengan eragin zuzena dauka eta guk ez dugu horrelakorik nahi. Parte hartzea mugatzen da, adierazpen askatasuna mugatzen da, zigorrak biderkatzen dira … batez ere Bilbon non konpartsa bi Udaletxeak zigortuta ezin izan dute txosnarik jarri inolako zentzurik gabe.

Iaz “nahiko da” horretan Aste Nagusia beltzez tintatu zen, eta lehenengo aldiz Castañareseko garaitik “planto” bat egin genuen. Eta argi gelditu zen konpartsarik gabe ezagutzen dugun Aste Nagusia ez dagoela.

Baina Bilboko Konpartsetan etorkizunari begira gaude, eta ziur gaude egoera bideratu daitekela eta horren aldeko apostua egiten ari gara. Horregatik aurten esfortzu berezia egin dugu udaletxeko kontaktua landuz. Eta hitz interesgarriak jaso dugun lekuan orain konpromezuak nahi ditugu. Eta horren aldeko apostua egiten ari gara: hori da gure aurtengo jarrera: apostua egingo dugu!!

Eta zelan egiten dira apostuak herri honetan? Desafioen bitartez ezta? Harriak altzatzen, mendietara korrika igotzen, enborrak mozten …. gauza pisutsuak mugitzen … hori da gurea: baietz mugiezina ematen duena mugitu egingo dugula?

Eta guztiok pentzatuko zenuten: txoro hauek udaletxeko eraikina mugitu nahi dute….ba bai….baina jaietan hori egitea nahiz eta bilbokoak izan gehiegi iruditu zaigu….eta momentuz beste gauza bat mugituko dugu gure desapiluen: bi altuerako autobus bat mugitu egingo dugu konpartsa guztien artean: konpartsa bakoitzeko kide banak bultzatuta pza. zirkularretik eliptikaraino: asteazkenean arratsaldeko 19etan!!

Baina hori ez da guztia!! Gure desapilue ospatzeko eta konpartseroa izateak sortzen duen poztasun eta harrotasuna adierazteko desfilea egingo dugu: beltzez jantzita baina koloredun osagarriekin: lumazko boak, mozorroetarako gauzatxoak….bakoitzak nahi duena….eta deialdi berezia egiten diegu herritarrei gurekin batera Gran Viatik desfilatzeko: beltzez baina koloreekin eta esparru publikoa erabiltzeko debekatu diren hainbat ekimen gure desfilean egiteko: txirrindulaz ibili, bazkari bat egin, bilera bat egin, … bakoitzak nahi duena…hori bai: jai giroan. Jendearen parte hartzea eskatzen dugu guztion artean bultzatzeko eta udaletxea mugitzeko, oraingo honetan autobusa mugituko dugu baina etorkizunean baietz udaletxea mugitu guztion artean.

Hau da gure erronka!! Esan genizuen mereziko duela ikusteak eta parte hartzeak!! Beraz animo!! Guztiok busti behar gara jai herrikoien alde!! Eta azken urteetako debekuak asko direnez eta ezin dizuegunez guztiak hemen azaldu banan banan asteazken goizean “lotsaren pasilua”” bisitatzera konbidatzen zaiztuztegu zuek eta herritarrak. Hortxe konpartsa bakoitzak adibide bat jarriko du: 28 adibide.

Gora Marijaia!!

Baietz mugitu!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude