2011ko Aste Nagusiaren balorazioak

Beste urte bat Marijaia joan zaigula eta domekako negarrari aurre eginez balorazioa luzatzeko ordua heldu zaigu. Laburbilduz eta hitz gutxitan esanda: beste urte batez Aste Nagusia arrakastatsua eta parte hartzailea izan dugu.

Eta balorazio laburra ematen badu ere, guretzako garrantzitsua da hauxe izatea ideia zentrala, gure bandera urdina ematerakoan erabilitako kriterioari jarraiki benetan giro ezin hobea izan dugulako aurten. Baina zoritzarrez giro hori goibeldu duen aspektu itxusia eta salagarria izan dugu aurten, konpartseentzako bereziki kezkagarria dena eta gure bandera marroia jaso duena: erasoak. Aste Nagusian birritan egin behar izan ditugu konzentrazio eta salaketa ezberdinak: emakumei egindako erasoak eta eraso homofoboak ere salatzeko beharra izan dugu. Benetan tamalgarria eta hemendik luzatzen dugu egoera hau iraultzeko beharra eta konpromezua, gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu hurrengo Aste Nagusian hau ekiditzeko, eta jarrera aktiboa eskatuko dugu bilboko, bizkaiko eta oroar jendarte guztiarena jaietatik erasoak guztiz ezabatzeko.

Baina esan bezala giroa apartekoa izan da, parte hartzea iaztik igo egin da, badakizue 300 ekitalditik gora daudela aste nagusian eta mantentzeaz gain jendeak babestu ditu bere parte hartzearekin; gure ekitaldi zentraleei dagokienez: hiri krossa eta gastronomikoa berriro jo dute zapaia, eta ekitaldi berrien hasiera oso oso ona izan da: gogoratu aurten umeentzako gastronomiko berezia egon zela egun bat gehiago gehituz, astelehena eta Wharhamer eta skate saioak ere berriak izan direla, zalantzarik gabe hurrengo urteetarako erabiliko ditugun formulak izango dira.

Eta aipatu beharra dago konpartseei bereziki kexkatzen digun elementua; gure jai ereduaren errekuperazioa eta etorkizuneko jai batzorde mixtoaren bizitza eta funtzionamendua bultzatzeko egin izan dugun planto eguna oso positibo ere baloratzen dugula.

Asteazkenak bigarren urtez argi adierazi du bilbok eredu parte hartzailea nahi duela, parte hartzailea eta mixtoa, beraz Udaletxea eta Konpartsok elkar ulertzera behartuta gaude. Gure aldetik hori da jaso dugun mezua. Gogoratu aurtengo planto eguna ezberdina zela: erronka bat geneukan eta bete egin dugu: mugiezina ematen duena mugitu egin dugu. Autobusa Gran Vian zehar eraman genuen desfile koloretsu eta aldi berean beltzaren bitartez, gainera jende askok lagunduta, konpartseroak ez zirenak. Eta gure konpromezua zen hurrengo erronkan udaletxea mugitzea: hortxe uzten dugu desapilue mahai gainean gure eginbeharreko nagusi bezala.

Lotsaren pasiloaren bitartez ere zerrendatu ditugu konpondu beharrekoak, eta badakigu guztiak ez ditugula konponduko, baina sikieran lortu dugu hariketa polit bat: zertaz ari garen hitz egiten jendarteratzea.

Aipatu ere beste urte batez Aste Nagusitik at dauden elemento juridiko-politikoek sortu dituzten tentzioetan ez erortzeko konpartsetatik egin dugun ahalegina. Berriro ere argi gelditu da nondik datozen erasoak eta konpartseen esku gelditzen dela egoera kontrolatzeko ardura. Eskerrak arduratsuak bagarela!!

Beraz gure aurtengo balorazioak badu hurrengo urterako jada lanaren zertzelada ere bai. Indarrak errekuperatu eta berehala lanari ekingo diogu. Eta zelan ez, gure lanaren gora beherak jakinaraziko dizkizuegu.

Ezin amaitu gauza bat aipatu barik: pregoilaria eta txupinerak Bilboko Konpartsetako jai batzordeko kideak akatu dituzte!! Bai…aitortu beharra dago: ezin izan diegu erritmoa jarraitu eta kontuan izan jai batzordeko kideak haiek baino gehiago direla….haiek bi baitira….baina ez da modurik egon. Gure eskerrik beroenak eta muxurik goxoena Patri eta Kirmenentzat. Jaien hasieran markatu zuten haien ibilbidea….eta egin egin dute….ziurtatu dezakegu!

Gora Marijaia!!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude