Aurten ez da desfile ofizialik izango

Aurten Bilboko inauterietan ez da desfile ofizialik izango. Hau izan da Bilboko Konpartsak hautatutako erabakia. Hala eta guztiz ere, deia luzatu du Alde Zaharrera eta Bilbo Zaharrera mozorrotuta jaistera.

Hurrengoa da prentrsaurrekoan irakurritako testua:

Beste urte bat….honek historio amaigabearen ipuina dirudi, inauterien inguruko ika-mikak berriro ere, eta are deigarriagoa dena, filme honetako aktore guztien adostasuna aurreikusten zenean eta prentsan botatako mezuak bateratzearen aldekoak zirenean. Irtenbideak bilatzeko eta zubiak eraikitzeko.

Beraz, guk azpimarratu nahi dugu akordioaren bila joateko gure asmo tinkoa adierazten ari garela, orain eta beti.

Baina zer gertatu da?

Jai Batzorde Mixtoan biltzen gara, teorian desadostasunak konpontzeko eta bideak zabaltzeko markoa delako eta berriro ere….ur hotza gure gainean. Deseingainu itzela!!

Bilboko Jai Batzorde Mistoaren operatibitate ezak bere muga jo du.

Noraino ailega daiteke batzorde bat PNVko zinegotziaren ondoko komentario honekin hasten denean?: “badakizue Gobernu Taldeak desfile bateratua egongo ez dela erabaki duela”. Jai esparruan eredu mixto eta partehartzailea haientzako zer den argi ikusten da.

Baina egia esan eskertzekoa da zintzotasun bortiz hau…behintzat ez digu sinestarazi nahi Batzordeak erabakiak hartzen dituenik.

Haiek….BERAK…ezetz erabaki du. Ez garela bere gustokoak. Eta kitto.

Eta hau da hain zuzen ere Konpartsetatik azken urte hauetan errepikatzen ari garen mezua: eredu hori da haiek erditik kendu nahi dutena…ez gaituzte nahi…ez gara haien gustokoak…ez gure jendarte errebindikazioak, ezta gure kolore aniztasuna, ezta gure mozorroak ere ez … eta prest daude ogi puxka bat izango balitz bezala, ondoko kalea uzteko, eta jendarte taldeak bere gauzatxoekin hortik desfilatzeko, baina bilbotar “onak” ikutu barik, Gran Via zapaltzeko eskubidea duten horiek ikutu barik. Eta haurren mezu bat botatzen dute: 2013. urtean…ondo portatzen bazarie begiratuko dugu…

Ba nahiko da!! BK sokatik tiratzeaz nekatu egin da!!

Gran Via ez da haiena!! … guk dakigula….

Aurreko Aste Nagusian konpartserook “desapiyue” bota genuen: baietz mugiezina ematen duena mugitzen dugula!! Eta hitza bete genuen!! Gran Viatik autobus erraldoia mugitu genuen eta gure erara: konpartseroa izatearen harrotasunaren desfilea eginez, kolorez, musikaz, dantzaz….

Eta orain erronkaren bigarren bueltan geunden: udaletxea mugitu nahi genuen!!

Norantz? Bilbon Jai Herrikoiak eta partehartzaileak ziurtatze aldera!!

Bi urte gogorrak pasa dira, guretzako benetan ondorio argiak izan dituztenak, baina ez soilik guretzako, bilbotar ororentzat ere. Azken finean konpartserook gure energietatik zati garrantzitsu bat inbertitu behar izan dugulako gure eredua defendatzen eta askotan esan bezala “jai esparru”tik haratago doazen gaietan mugitu behar izan garelako.

Eta sokatik tiratzeaz nekatuta gaudela diogunean ez da jaiak egiteaz nekatuta gaudenik, ezta jai partehartzaileak egiteaz nekatuta gaudenik, bilbok behar duenaren neurrira….ezta gutxiago ere!!

Ondoko kalearekin etsia hartzearekin nekatuta gaude … kasu honetan inauterietako desfilea lan mixtoaren zati bat ez izateko etsia hartzearekin nekatuta gaude…behin eta berriz gure “ontasun”a probatzera behartuta egon behar izatea eta Gran Viatik desfilatu ahal izateko jainkoaren bedeinkapena jaso behar izatearekin nekatuta gaude.

Zoritzarrez 10 urte baino gehiagoren zehar jende mordoa batu desfile izugarria egiteko kapazak garela erakutsi dugu. Hurtado Amezaga kalearen muga azalarazi eta txikia gelditu zaigula esatera arte. Eta une honetan onartu behar dugu baldintzarik ez dagoela, baldintzarik gabe utzi gaituztela eta desfileari dagokionez aukerarik gabe utzi gaituztela.

Uste dugu Gran Viatik ez desfilatzeko arduradun bakarra dagoela, hiri honen alkatearen “ego”a da arduraduna, Iñaki Azkuna jaunaren egoa hain zuzen ere, eta bere alderdiarena PP ren laguntzarekin.

Oso argi gelditu da, bai Alde Zaharreko dendari eta tabernarietatik alderdi politiko batzuetaraino, bilboko beste talde eta sindikatu batzuetatik pasata eta bilboko hainbat lagun ezagunak barne, iraganeko egoera gainditzeko beharra ikusten dela, egun bizi dugun egoerak lekurik gabe uzten duen egoera hori gainditzeko beharra ikusten dute. Bi aste hauetan prentsaren bitartez ikusi dugun bezala: ez gara konpartsok bakarrik desfile bateratua egiteko beharra ikusten dugunok, bilboko eragile politiko eta sozial egiten duten eskaera publikoa izan da.

Baina ez!! Behin ta berriz ormaren kontra jotzen dugu!! Aterpea ematen dion hemen gure atzean dagoen eraikina baino handiagoa den “Ego” erraldoi batzez egindako horma batekin topatzen gara!! 10 urte baino gehiago daramatzagu erbesteraturik eta bereziki kontuan hartzeko egindako esfortsu izugarria azen urteetan, eta gaur egun, 2012. urtean Hurtado de Amezagak bere muga jo du!!

Mugatu egiten gaitu, murriztu egiten gaitu, ito egiten gaitu!!

Baina inauteriak hor daude, eta udaletxearekin elkar-antolatu dugun ekimen guztietan parte hartuko dugu: farolin eta zarambolaseri egindako epaiketatik hasita sardinaren erreketara arte, tartean trapu-zaharrak, indaba eta tostada lehiaketak. Une honetararte elkar-antolatu diren ekimenak, behintzat BERA konturatu arte … orduan ez gaituzte horietan onartuko ere.

Hala ere…gu jaia izaten jarraitzen dugu, eta mozorratzeko deialdia luzatzen diogu hirtarrei. Mozorratu, ironikoak izan, satirikoak, “chirene”ak izateko deialdia eta inauteriak benetan direnaren islada izateko: bakoitzak nahi duenaren inguruko kritika garratzak botatzeko. Mundu osoan zehar egiten den bezala…beno…Bilbon izan ezin…hemen baimena eskatu behar zaio Feudoaren jauntxoari eta egun ona balu emango dizu, eta ez balu, ba Hurtazo Amezagara bidaltzen zaitu.

Eta bada errealitate bat; BK. otsailaren 18rako fanfarria eta batukada ezberdinak kontratatuak zituen, eta aprobetzatu egingo ditugu, ondo pasatzeko Alde Zaharra eta Bilbo Zaharratik. Ez bada hau ere ezin dugula egin…BERAren erantzunaren zain gelditzen gara.

Konpartsok jaia gara…baina jai herrikoi eta parte hartzaileak gara….ez gara eskaparateko jaiak, ez gara azpikontratatutako jaiak, ez gara erreprimitutako jaiak, mugatuak eta zentsuratuak.

Zorionez urte hauetan zehar gure desfileak jarraitu izan dituzten pertsona orok jakin badaki horrelakoak garela, eta horregatik hain zuzen, koherenteak eta arduratsuak izan behar dugu une hauetan. Kulturarentzat dagoen diruaren murrizketa bortitzak egiten diren une hauetan, Bilboko Udaletxeak Konpartsetatik Gran Viako desfilean egin ahal genuen aportazioa ez du behar, Batzorde Mixtoa suntsitzeko atrebentzia dauka eta urtez urte zauritzen ari den eredua zauritzen jarraitzen du.

BK.k zabaldutako ildo berean lan egiten jarraituko du: 78an sortutako eredu mixtoaren alde dauden eragile eta lagun ororekin kontaktuak lantzen eta eredua hobetzen.

Hauxe da gure apostua eta horretan gure jai-indar guztiak jarriko ditugu.

Baina berunezko ormeei lotutako soketatik tiratzeko zamak ezin gaitu etorkizuna moztu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude