Euskal Herria Kantuz Baionan

Bilbon joan den urtean, aurten Baionan, Iparraldeko hiri nagusian antolatzen dugu EUSKAL HERRIA KANTUZ ekimena, Apirilaren 25ean, larunbatarekin. Baionan Kantuz izan da « Kalean Kantuz » moldeko lehen ekimena eta hunek egun hortan bere 18. Urtemuga ospatuko du eta bozkario haundia laike haren jarraitzaile eta antolatzaileentzat, horrelako gomitak zazpi lurraldeko kantariak biltzea lor balezake. Gure aldetik zazpi egin ahalak eginen ditugu etorri nahi duen oro ongi errezebitzeko. Horra eguneko programa

• 10:30ean, Ongi etorria Baionako Espainiako atean

• 11:00etan, EUSKAL HERRIA KANTUZ kantu ibilaldiaren hasiera, Baionako

• 14:30ean, Bazkari herrikoia Lauga gelan (300 presunen errezebitzeko tokia jada segurtatua dugu. Gehiagoren esperoan gaude). 17€ ko prezioan izan da eta inguruan piknikatzeko parada ere.

• 18:00etan, Chaho Pelletier gunean kantu eta dantza ekitaldia

Eman izenak eta taldeetako kopuruak lehen bai lehen apirilaren 18rako imeil edo helbide honetara idatziz: frantxe@yahoo.fr .

Xehetasun gehiago: www.baionan-kantuz.com gunean

DENAK BAIONARA!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude