Bilboko Konpartsak eta Athleticeko Peñak Bakuva Elkarteari diru dohaintza

Gaur martxoaren 14an Bilboko Konpartsakek eta Athleticeko Peñek Bakuva Elkarteari, 2.700 eurotako diru dohaintza entregatu diegu.

Azken urteetan Bilboko Aste Nagusiko lehen igandean, eusko labeladun pintxo eta sagardo banaketa egiten dugu. Ekimen honetan konpartsekin batera Athleticeko Peñen lagunek ere parte hartzen dute. Eta ekimen honetatik ateratzen den dirua oinarrizko kirol edo eta aisialdia lantzen duten elkarteengana bideratzen dugu, nolabait elkarte hauek egiten duten lana bultzatzeko eta goraipatzeko asmoarekin.

Aurten Bakuva Elkartea aukeratu izan dugu: Bakuva Elkarteak Bilbo Zaharra Auzoan adin gutxikoekin egiten du lan 2007 urtetik aurrera. Jendartean parte hartzea eta integrazioa bultzatzea du helburu aisialdi eta kirol ekimenak burutuz.

Beraz, esan bezala Aste Nagusian jasotako lagun askoren ekarpen hori, aurten ere, ondo bideratu izan dugu eta Bakuva Elkarteak gaur bertan Konpartsen eta Peñen ordezkari batzuen esku jaso dute aipatutako kopurua.

Hementxe bidaltzen dizuegu entregaren argazkitxo bat ere bai.

 

IMG-20150314-WA0002

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude