INAUTERIAK 2015:BALORAZIORAKO ELEMENTUAK

Zalantzarik gabe aurtengo inauterietan etorkizunari begirako urrats garrantzitsua eman izan dugu Bilbon. Iragarri bezala, Bilboko historia berreskuratzen hasiak gara baina egungo errealitatean oinarrituta eta etorkizunari begira. Inauteri parte hartzaile eta inklusiboak lortu ditugula uste dugu.

Kaleko kopla tixikiak berreskuratu ditugu, Bilborocken 100 partehartzaile baino gehiago lortuz. Farolin eta Zarambolasen aintzineko epaiketa berriz ikusteko aukera izan dugu eszenatoki ikusgarri batean. Aintzineko Bilboko mozorro tipikoak eta “Bilboko ura”z betetako botilla erraldoia Bilboko kale nagusietan ikusi ditugu. Halaber, kaleak mozorratzea eta apaintzea lortu dugu, honek giro itzela ekarri egin duela ezin ukatu.

Eta esan bezala egungo errealitatean oinarritu gara ere bai; horrela ostegunean 7 kaleetan 10 talde ezberdinek jo izan zuten tabernen arteako esparruetan. Eskerrak eman behar diegu formula berri honetan parte hartu izan duten taberna guztiei. Eta zapatuan itzela izan zen Abando inguruan ikusi eta disfrutatu ahal izan genuen guztia; euriaren gainetik (abisatu genuen bezala) 9 kontzertu egon ziren gune ezberdinetan, mozorro eta taldeen pasean 45 taldek hartu zuten parte, txiki gunea txiki gelditu zela ziurtatu dezakegu, eta goizetik gabera giroa itzela eta parte hartze polita egon zen kale ezberdinetan, mozorro eta dantzaz inguraturik.

Argi dago beraz, inauteri berrien ideia Bilbotarron gustukoa izan dela. Eta hurrengo urteari begira aurten izan ditugun hutsuneak konponduko ditugula ziurtatu dezakegu. Aurten ideia bera azaldu eta publizitatzeko berandu samar ibili baitgara, eta onartu beharra dago jende askok ez duela izan egun guztietan zehar prestatu den egitarauaren berri.

Eta baditugu hobetu ezin diren gauza batzuk ere bai; gastronomia arloa guztik sendotuta dagoen esparrua baitugu; tostada eta pontxe lehiaketan iazko parte hartzea mantendu dugu, 70 tostada inguru aurkeztu zirelarik, zapatu nagusian Kale Nagusian zegoen gastronomiko gunean 2000 pintxotik gora banatu ziren, bertoko txorizo, txistorra, hanburgesa eta pintxo beganoak ere bai, eta 25 salda litro. Azpimarratu behar dugu “slow food” filosofiari jarraituz salda “pastillarik gabe”koa izan zela eta den-dena Bizkaiko produktuak izan zirela, sagardoa eta garagardoa barne. Domekako babarrun lehiaketan 64 lapiko aurkeztuz amaiera eman genion jai gastronomikoari.

Beraz, esan bezala, parte hartze aparta eguraldiaren gainetik. Eta eskerrak eman behar dizkiegu ideia honen garapenean laguntza eta parte izan diren lagun guztiei, ezinezkoa da guztiak zerrendatzea, baina datozen urteetan haiekin ere kontatu egiten dugu ideia borobiltzeko eta guztion artean Bilboko Inauteriak arrakastatsuak eta apartekoak izan daitezen.

Amaitzeko, balorazio bereziki positiboa Jai Batzorde Mistoaren elkarlanaren inguruan, talde politikoen kide zein inguruan egon garen tekniko eta konpartseroen arteko elkarlanari esker fase berri bat zabaltzea lortu izan dugu. Eta Bilbotar eta bisitan etorri diren guztion irudimena ezin aipatu barik utzi, Bilbo kolorez eta mozorro politez, originalez eta ironikoz bete izan baitute.

Eta sardinaren erreketarekin batera urtero bezala “Don Carnal”i agurra egin diogu datorren urtera arte. Ia lortu dugun eta hemendik aurrera udaberria gure deia entzun izan duen. Negurari agur esan diogu Bilbotarrok otsailaren 7tik 17ra arte ospatu ditugun ekimen guztien bitartez.

GORA BILBOKO INAUTERIAK!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude