Klin-Klon sarien II.edizioa

Tomas Deunaren azokaren data gainean dugularik, eta iaz hasitako ibilbideari jarraituz, aurten ere Bilboko Konpartsakek eta Txarriduna Txerri Akademiak deituta, bigarren Klin-Klon sariketa gauzatuko da.

1915. urtean Félix Garci-Arcéluz kazetari bilbotarrak, Klin-Klon izenez ezaguna, Tomas Deunaren Merkatua martxan jarri zuen. Sari hauen bitartez merkatu honen hasierako espiritua gogoratu nahi dugu, eta azken urteotan asmo hori desitxuratu bada ere, egun Bilbon herri honen ohituren berreskuratze eta bultzatze lanean garrantzi berezia duen ekimena dugu.

Zentzu honetan deialdi berezia luzatu nahi diogu Bilbotar orori abenduaren 21ean euskal jantziekin apainduta merkatura jaisteko.

Sariekin batera Klin-Kloni omenaldia egingo diogu igande honetan, abenduaren 16an eguerdiko 13:00etan Plaza barrian, Fueros kaleko sarbidean, Félix Garci-Arcéluzen oroimenez jarritako armarriaren oinetan.

Aurtengo Tomas Deunaren merkatuan Klin-Klon sariak, kategoria ezberdinak edukiko ditu:

Prentsa argazkiarena eta Merkatuko postuena.

Kategoria hauetan kontuan hartuko da 1915ko espiritua ahalik eta hoberen jasoko duen Bilboko prentsan argitaratuko diren bi argazkirik egokienak; baita postuen artean espiritu hori hoberen islatuko dituenak ere, postuak kategoria hauen artean banatuta:

  • Fruta, barazkiak eta landareak: landare edergarriari eta ortuko produktuari sariak.
  • Gozogintza: mamidun saria.
  • Hestebeteak: txazina eta haragi deribatuei saria.
  • Edariak: Txinparta saria.
  • Abereak: Hozkada saria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude