Ortukariak eta txerrikiak zozkatu ditugu

Bilboko Konpartsok zozketa egin dugu Bizkaiko baserritarren egun nagusian, San Tomas azokan. Jai-egitarau zabala eskaini bitartean, ohiko txerrikien eta ortukarien zozketa burutu dugu; bildutako dirua San Frantziskoko Hiri Ortua elkarteari emango diogu, lehen sektorea hiriko ekosisteman txertatzeko egiten duten lanagatik.

Konpartsok berretsi egin dugu “gure herriak txerriaren inguruan duen ohitura berreskuratu eta tokiko ekoizpena zein elikadura-eredu berri baten aldeko apustua”. Ohi bezala, San Nikolas elizaren ingurua dinamizatu dugu, musika, bertsoak eta bertoko jana eta edana ez dela falta izan, Areatzako eta Plaza Barriko postuek eman duten nekazaritza-eskaintza osatuz. Azkenik, eguneko zozketarako zenbakia salgai izan da, Bilboko Konpartson egutegiarekin batera.

Zozketan, 1480 zenbakia suertatu da saridun. Irabazleak txerrikiak eta ortukariak eska ditzake honako bitartekoen bidez : bulegoa@bilbokokonpartsak.eus eta 607653545.

Hilabete batean sariduna agertuko ez balitz, onuraduna 3775 zenbakiko jabea litzateke. Zozketako dirua San Frantziskoko Hiri Ortu elkarteari emango diogu.

Ohi legez, bertoko kalitatezko produktuak eskaini ditugu, bai txosnan baita gastronomia-gunean ere, Slow food eta kilometro zero filosofiari jarraiki. Hala, ez dira falta izan Eusko Labeleko elikagaiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude