ANITA PARKER taldearen kontzertua Otsailaren 23an

Kopla Txikien Lehiaketaren ondoren Anita Parker taldearen kontzertua antolatu dugu Kafe Antzokian. Arrasaten sortutako Elektro swing musika taldeak dantzan jarriko gaitu Otsailaren 23an, gaueko 22:00etatik aurrera. Sarrera dohakoa izango da eta aurtengo Bilboko Aratusteen programaren barruan antolatu dugun lehengo kontzertua izango da.

Bestetik gogoratu Kopla Txikien Lehiaketa berriaren bosgarren edizioan izena eman dezakezuela posta elektronikoaren bidez eta epemuga otsailaren 10a izango dela. Inprimakia eta parte hartzeko oinarriak gure webgunean topa dezakezue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude