Kopla Txikien VI. lehiaketa

 

BILBOKO JAI BATZORDE MISTOAK, Bizkaiko Abesbatzen Elkartearen laguntzarekin, 2020ko BILBOKO ARATUSTEETAKO VI. KOPLA TXIKIEN LEHIAKETARAKOrako deialdia egiten du.

Txapelketa otsailaren 15an, larunbata, 20:00etan, egingo da.

Edozein taldek, konpartsa edo abesbatzak parte hartu ahal izango du, beti ere gutxienez 5 kide baditu eta mozorrotuta badoaz.

Kopla txikien letrak izena ematean idatziz aurkeztuko dira (euskaraz edota gazteleraz), eta originalak eta argitaragabeak izan beharko dute. Erabiliko den doinua herrikoia edo xede horretarako sortutakoa izan daiteke.

Kopla txikiaren letra entregatzeko azken eguna; izena emateko azken egun bera izango da, 2020ko Otsailaren 3an, alegia.

Izen-ematea hurrengo bideetatik egin daiteke, atxikita doan inprimakia eta kopla txikia emanez:

–  Bilboko Konpartsen egoitza: Zabalbide 5, Lonja (Bilbo), 10etatik 13etara.

–  Posta-elektronikoaren bidez: bulegoa@bilbokokonpartsak.com (Bilboko Konpartsak), edo baekoralak@hotmail.com (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea)

 Informazio gehiago : Bilboko Konpartsak: 946791306 – Bizkaiko Abesbatzen Elkartea: 944244045

Oinarri osoak

2020 VI Koplen Lehiaketaren emaitzak :

Lehen saria:  Hontzak

Bigarren saria: SinKuartel

Hirugarren saria: Altxaporrue

Mozorro onenei saria: Txori Barrote

Animazio onenari saria: Emana

Argazki bilduma:

koplak

 

2020ko Bideoa :

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude