2023ko Bilboko Aratusteen kartela aukeratuta

“B DE BILBAO” lana, Oscar Méndez egilearena, izango da Aratusteak iragarriko dituen kartela, Jai Batzorde Mistoak gaur iragarri duenez. Kartel irabazlearen aukeratzean herritarrek emandako botoek % 66ko pisua izan dute (aurrez aurre emandako botoen balioa % 33, eta beste horrenbeste online emandakoena), azken herena epaimaiaren iritziak osatu du.

Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak aurkeztu du gaur goizean kartel irabazlea prentsaurrekoan, eta ondoan izan ditu edizio honetako Kartel Lehiaketako epaimahaia osatu duten kideak, tartean Iñigo Iglesias, Bilboko Konpartsen ordezkari gisa.

Iazko itzuleraren ondoren, berriro murriztapenik gabe ospatuko dira Bilbon Aratusteak, otsailaren 11ko Kopla Txikien VIII. Lehiaketarekin hasi eta hilaren 21eko sardinaren erreketa bitartean.

Epamahaia osatu duten kideak, kartel irabazlearekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude