Farolin eta Zaranbolas aurkeztu dira gaur

Lehengoan aurreratu genuenez, Ylenia Baglietto eta Lander Otaola aktoreak izango dira, hurrenez hurren, 2023ko Bilboko Aratusteen Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak. Gaur aurkeztu ditu Bilboko Jai Batzorde Mistoak udaletxean egindako prentsaurrekoan.

Aurtengo Farolin eta Zaranbolas Jai Batzorde Mistoko eta Bilboko Konpartsetako kideekin

Aratuste-egitarauaren aurkezpena otsailaren 3an izango da eta bertan emango dira Jai Batzorde Mistoak Aratusteetarako antolatu dituen ekitaldi guztien inguruko xehetasunak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude