Zartaginek berriro ere bete dute Bilboko Areatza

Gaur goizean, ehunka eta ehunka lagun batu dira Bilboko Areatzan, orain deña hiru urte bezala, Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketako saiorik parte-hartzaileenean, patata-tortilla gozoena prestatzeko konjuratuta.

Patata-tortillak egiteko, eta Aste Nagusiko astearteetan ohikoak bilakatu diren kuadrilla-armosuak eta bazkariak prestatzeko, sukaldaritza-zaleek eguraldi ezin hobearen laguntza izan dute.

Gaurko arrautzopil-festan nagusitu da Abusu Ikastola Zazpikaleak, lehiaketa orokorrean, eta Tintigorri, konpartsenean. Txapel bana jantzi diete Iratxe Palacios txupinerak eta Itziar Lazkano pregoilariak.

Gaurko txapeldunen mailara ailegatu ez badira ere, aipatzekoa da pregoilaria eta txupinera ere aritu direla tortillak prestazen, eta puntua, aurkezpena eta zapore ia ezin hobea erakutsi dutela. Ondoan, alkatea eta Jai Batzorde Mistoko kideak izan dituzte laguntzen.

Gaurko puntuazioak atzoko lehiaketakoei gehituko zaizkie. Halere, oraindik beste bost proba geratzen dira, lehiaketa denek puntuatuko baitute Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketaren sailkapen nagusirako; igandean ezagutuko dugu irabazlea.

Gaurko Sailkapena

Orokorra

1.- Abusu Ikastola Zazpikaleak
2.- Txapela
3.- Soberakinak
4.- So Mastihno
5.- La Bolillo

Konpartsena
1.- Tintigorri
2.- Sin Kuartel
3.- Aixeberri
4.- Txomin Barullo Txiki
5.- Kranba

Deskargatu 2022ko sailkapenak: Orokorra /  Konpartsak  (PDF formatuan)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude