Mozoilo eta Sin Kuartel, onenak pil-pil erako bakailaoa prestatzen

Galdakaoko Mozoilok eta Bilboko Sin Kuartel konpartsak irabazi dute gaur goizean Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketako pil-pil erako bakailao-lehiaketa. Biak estreinatu dira gaurkoan. Mozoilori txapela jantzi diote Itziar Lazkano pregoilariak eta Iratxe Palacio txupinerak.

Eguraldia lagun, Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketako marmitako-lehiaketan parte hartu dute dozenaka lagunek Bilboko Areatzan. Lehiaketa orokorreko bosgarren proban, parte-hartzaile denek aukera izan dute euren arrain-platerak lurraldeko txakolinarekin ezkontzeko, Bizkaiko Txakolinak oparitutako botilei esker.

Eguneko sukaldaritza-lehiaketaz gain, gune gastronomikoan bestelako jarduerak egin dituzte: 300 bat txikik eta gaztetxok fruta-brotxetak prestatzen ikasteko aukera izan dute gune gastronomiko txikian; eta eguna biribiltzeko, Mikel Garaizabal sommelierrak ardo-tailerra eman du eta Thatek Slow Food tailerra prestatu du. Bilboko Konpartsek antolatzen dute Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketa, eta BM da horren babesle nagusia, Coca Cola, Hazi fundazioa, MercaBilbao, BIlboko Udala eta Erriberako Merkatuarekin batera.

Gaurko puntuazioak aurreko egunetakoei gehituko zaizkie. Hala, oraindik beste proba bi geratzen dira Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketaren sailkapen nagusirako, aurten lehiaketa denek puntuatuko baitute; igandean ezagutuko dugu irabazlea.

Gaurko Sailkapena

Orokorra

1.- Mozoio (99,5 puntu)

2.- Bar Coppi (93,0)

2.- Gogorregi (93,0)

4.- Txoko Lausagarreta (92,5)

5.- Bubaloo (90,5)

Konpartsena

1.- Sin Kuartel (91,5 puntu)

2.- Txinbotarrak (82,0)

3.- Zaratas (81,0)

4.- Aixe Berri (77,5)

5.- Kranba (73,0)

Deskargatu 2022ko sailkapenak: Orokorra /  Konpartsak  (PDF formatuan)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude