Giro itzela eta eguraldi ederra Txosnaganerako martxan

Giro edera egon da gaur Txosnagane mendiaren inguran, Bilboko Konpartsek antolatutakoTxosnaganerako igoeran. San Adrian auzotik abiatu da martxa eta helmuga Atxuriko Enkarnazio plazan egon da, auzoko jaiekin bat eginez. Bertan, mendizaleek aurkitu dituzte indarrak berreskuratzeko eta behar den guztia. Bertan ere izan da parte-hartzaileentzako sari-banaketa, eta denek eraman dute oroigarri bat. Atxuriko jaietan eta Munduko Arrozak jaian bazkaldu dute, ondoren, parte-hartzaile askok.

Bikote irabazlea Pinpililnpauxa konpartsako Irene eta Lorena izan dira, ibilbide laburrean 3 ordu eta 39 minutuko denbora eginda, 101 bikoteren artetik. Gogoan izan hau ez dela proba lehiakorra, ez baita bilatzen denborarik laburrena egitea. Irabazlea denbora guztien bataz bestekora gehien hurbiltzen den bikotea da. Hemen dituzue egunak emandako irudi batzuk:

Txosnagane mendia hainbat izenekin da ezaguna: Biderdi, Ganetxiki eta Larrentxu, besteak beste. Pagasarri eta Ganekogorta gainen artean dago, eta 877 metroko altuera dauka. Iaz, ibilbidea aldatu behar izan genuen, Supersur autobidearen Bolintxuko loturaren eraikuntza lanak zirela eta, agintariek ohiko ibilbidea bertatik igarotzea galarazi baitzuten. Aurten berriro ohiko bide biak berreskuratu ditugu, parte-hartzaileek aukeratzeko:

Luzea, mendian eskarmentua duen jendearentzat, 19,48 kilometrokoa (854 metroko goranzko desnibela). Goizeko 8:15ean dokumentazioa batu eta 15 minutu geroago irten da San Adrian auzoko eliza paretik.
Laburra, 14,39 km (446 metroko goranzko desnibela). Parte-hartzaileek 9:15ean dokumentazioa batu eta 15 minutu geroago irten dira, leku beretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude