Hiri Kroserako izen-ematea zabalik

Gaur, ekainaren 19an, eguerdian hasi da Aste Nagusiko Hiri Kroserako doako izen-ematea, kategoria bakoitzeko kupoa bete arte, honako helbidean:  izen-ematea.

Lasterketa, ASTE NAGUSIA XXV. HIRI KROSA, asfaltoko lasterketa herrikoia eta federatua da, Bilboko Konpartsen Federazioak antolatua. Bilbon 2023ko abuztuaren 25ean izango da, ostiralez, Aste Nagusiaren Egun Handian. Nahi duen guztiak parte har dezake, doan, sorterria edozein dela ere, eta federatua egon ala ez. Aurretiaz izena eman eta dorsala hartu beharra dago derrigorrez, kategoria guztietan. Bost kategoria egongo dira, bakoitza bere ordutegi, ibilbide eta sariekin, eta kronometrajerako txip-a izango duen dortsala erabiliko da. Kategorien araberako Ibilbide zehatzak eskupaperean (PDF) eta Hiri Krosaren arautegia duen orrialdean aurkituko dituzue.

DORTSALAK JASOTZEA

Izena eman ondoren, dortsalak jasotzeko aukera egongo da uztailaren 3, 4, 5 eta 6an 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, 10, 11, 12 eta 13an, 11:00etatik 13:00etara eta 8an larunbata 11:00etatik 13:00etara Bilboko Konpartsen lokalean, (Zabalbide 5)

Lasterketa egunean bertan jasotzeko aukera ere egongo da, goizeko 11:30etatik arratsaldeko 15.00ak arte Bilboko Areatzan. Hala ere, azken orduko jende-samalda sahiesteko, eskertuko genizueke dortsala jasotzea lasterketa eguna baino lehenago. Jaso ez diren dortsalak ez dira banatuko.

PROBAK, ADINAK , DISTANTZIAK ETA IRTEERAK

TXUPETEAK & TXIKIAK (300 dortsal )

  • DISTANTZIA: 450 m
  • URTEA: 2017 – 2023
  • IRTEERAK: 17:00 neskak // 17:10 mutilak

PRE-BENJAMIN, BENJAMIN & ALEBIN (250 dortsal)

  • DISTANTZIA: 900 m
  • URTEA: 2011 – 2016
  • IRTEERAK: 17:20 neskak // 17:35 mutilak

HAUR, KADETE & GAZTEAK (150 dortsal )

  • DISTANTZIA: 1250 m
  • URTEA: 2006 – 2010
  • IRTEERA: 17:50

GURPIL-AULKIAK (15 dortsal )

  • DISTANTZIA: neskak 900 m // mutilak 1800 m
  • IRTEERA: 18:05

SENIOR & BETERANOAK (1.200 dortsal)

  • DISTANTZIA: 6000 m
  • URTEA: 2005 eta aurrekoak
  • IRTEERA: 18:25

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude