Konpartsakide Eguna uztailaren 15ean Bilboko Areatzan

Aste Nagusirako motorren piztea seinalatzen duen eguna, Konpartsakide Eguna ospatuko dugu Bilboko Konpartsok uztailaren 15ean, larunbatean, Bilboko Areatzan. Honakoa izango da egitaraua:


11:30 Pintxo txapelketaren hasiera
12:00 Barazki eta sagardo banaketa eta ardo dastaketa
12:30 Elkarlan Uholde tourra Karmelo Landarekin.
13:00 Gastrotxiki
13:30 Pintxoen aurkezpena
14:30 Sari banaketa
15:00 Konpartsen arteko bazkaria
17:00 Bingo musikatua
19:00 Erromeria Urrats taldearekin

Urtero legez, Konpartsakide Egunak Aste Nagusirako hilabete pasatxo soilik geratzen dela gogoraraziko digu, 35 egun hain zuzen ere, Twitterren, Facebooken eta Instagramen egiten ari garen atzerako kontaketak adieraziko duenez. Konpartsakide lagunekin eta beste konpartsetakoekin berriro elkartzeko eta beroketa ariketak jan-edanarekin laguntzeko baliatzen dugu beti uztail erdialdeko larunbatean egin ohi dugun hitzordua. Aurten 1983ko uholdeen 40. urteurrena eta haien ostean sortutako Elkarlan Uholdea gogoratzen eta nabarmentzen ari garen honetan, ez da faltako larunbatean haren aipamenik, orduko konpartsakide Karmelo Landaren eskutik San Anton zubitik Udaletxeko zubira egingo dugun ibilbide historikoan. Pintxo lehiaketa, ardo dastaketa, gastrotxikia, bazkaria eta bazkalosteko bingo musikatuaren ondoren, Urrats taldearen erromeriarekin amaituko dugu eguna, dantzan eta kantuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude