2023ko Aste Nagusiko Txupinera eta Pregoilaria iragarri dira: Izaskun Pinedo eta Aiora Renteria

2023ko Aste Nagusiko Txupinera eta Pregoilaria nortzuk izango diren iragarri du Bilboko Jai Batzorde mistoak. Izaskun Pinedo eta Aiora Renteria izango dira, hurrenez hurren, aurtengo Txupinera eta Pregoilaria.

Izaskun Pinedo Pinpilinpauxa konpartsako kidea da, bilbotarra da eta lanbidez erizaina. Txikitatik amestu du Aste Nagusiko jai hasierako txupina botatzearekin eta txupineraz jantzita Bilboko kaleetatik paseatzearekin. “Anai-arrebak mekanotuboen artean gogoratzen ditut abuzturo”, esan digu.

Aiora Renteria Zea Mays talde bilbotarraren abeslaria da. Errekalde auzoko rock talde indartsu honek 25 urte daramatza Euskal Herriko oholtzak euskaraz astintzen eta, berriki, 2023ko Adarra Saria jaso zuen, Donostiako Udalak urtero euskal kulturaren erreferentzia nagusiak nabarmentzeko ematen duen aitortza, Aioraren eta bere taldearen ibilbidea omentzeko.

Urtero, zozketaz aukeratzen da azken boladan Txupinerarik izan ez duten konpartsen artean zein konpartsari dagokion txupinera aukeratzea. Konpartsa horrek, ondoren, emakume bat aukeratzen du bere baitan, rol hori joka dezan. Pregoilaria, berriz, Jai Batzorde Mistoak aukeratzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude