San Juan gaua ostiralean Etxebarria Parkean

Ekainaren 23an, ostiralean, San Juan gaua edo udako solstizioa ospatuko dugu Bilboko Etxebarria Parkean. Honakoa izango da egitaraua:

19:00 Lurraren errituala
19:30 Dantza plaza
21:00 Txokolatada
22:00 Txotx txalaparta ikuskizuna
22:15 Suaren errituala
22:45 Edabea eta araoa
23:00 Erromeria Oinutsik taldearekin
00:00 Urarekin brindisa
01:00 Jaiaren amaiera

Era berean, nork bere auzoan eta Bilboko auzoetako jai batzordeen Auzotarrok koordinakundearekin batera, Deustun, Iralan, Zorrotzan, Olabeagan, San Inazion, Bilbo Zaharrean, Santutxun, Matiko-Uribarrin, Altamiran, Otxarkoagan, Abusun eta Deustuko Erriberan izango diren ekitaldietara animatzeko deia egiten diegu bilbotar orori.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude