Palestinaren aldeko mosaikoa egingo dugu asteartean

Herritarren laguntza ezinbestekoa izango da Palestinako herriarekiko elkartasun erakustaldi honetarako. Abuztuaren 19an, asteartean, izango da, 13:30ean, Arriaga antzokiaren aurrean.

Bilboko aurtengo Aste Nagusia ate joka dugu egunotan, eta konpartsakideok lan eta lan ari gara txosnak eta jaigunea prest uzteko. Elkarlanean ari gara, oso laster bilbotarrok kaleak kolorez eta algaraz bete ditzagun.

Tamalez, baina, aurten ere ezin diogu Palestinako biztanleen egoera burutik kendu; izan ere, gu jaietan gauden bitartean, Israelgo estatua genozidio latza eragotem ari baita, Europako eta inguruan ditugun hainbat instituzioren, erakunderen eta enpresaren oniritziarekin.

Hainbat izan dira Palestinarekin elkartasunean Euskal Herritik egindako adierazpen eta agerraldiak eta Bilboko Konpartsok Aste Nagusia erabili nahi dugu palestinar herriaren erresistentziaren alde agertzeko. Txosnen dekorazioetan ikus dezakegu, baita Federazioak sortutako Aaaagur! izena duen boikot kanpainan, han eta hemen eskegitako eta margotutako banderetan eta beste hainbat tokitan ere.

Horrez gain, astearte honetan, abuztuaren 19an, 13:30ean Palestinaren bandera irudikatuko duen mosaikoa egingo dugu Arriagaren aurrean. Prentsa ohar honen bidez, herritar oro animatu nahi dugu elkartasun adierazpen honetan parte hartzera.

Gora Palestina askatuta!

Boikot Israel!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude