Eraiki zure paper toy

IZAN ZAITEZ MARIJAIAREN LAGUN!!

ASTE NAGUSIA DEFENDATZEN!!

Hementxe dugu aukera!! Marijaia mundu zabalean presente egongo da!!

Nola?: Bilboko Konpartsakeko web orrian duzuen paperezko Marijaia jaitsi eta inprimatu.

Zertarako?: Zurekin, lagunekin, amorantearekin, umeekin, oporretan, lanean, lo egiten, edaten, parrandan, filosofatzen, …. edonon ….edonoiz…. argazki bat atera Marijaiarekin eta gure web orrian eskegi behean dauden pausuak jarraituz.

Zergatik?: Zinez uste dugulako Aste Nagusia defendatzeko Marijaia ahalik eta leku gehienetara ailegatu behar dela.

Marijaia for alkate kanpainaren barruan zure atxikimendu interaktiboa eskatzen dizugu! Gure konpromezua: Jai herrikoi eta partehartzaileak egingo ditugula, parekideak, jasangarriak, dibertigarriak, txoroak, ironikoak eta errebindikatiboak.

Zer eskatzen dizugu: zure atxikimendua adierazi argazki bat eginez!!

Yes! We want you!!

MariJaian sinisten duzulako…jarrai gaitzazu!!

Lehenik eta behin, Paper Toy deskargatu beharko duzu.

Deskargatu Marijaia Paper Toy (PDF formatoan).

Deskargatu Marijaia Paper Toy (JPG formatoan).

Deskargatu osagarriak (PDF formatoan).

Deskargatu osagarriak (JPG formatoan).

Gero eraiki zurea pausu hauek jarraituz, oso erraza da:

Flickr_albumid=72157626767162745

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude