IZAN ZAITEZ MARIJAIAREN LAGUN!!

IZAN ZAITEZ MARIJAIAREN LAGUN!!

ASTE NAGUSIA DEFENDATZEN!!

Hementxe dugu aukera!! Marijaia mundu zabalean presente egongo da!!

Nola?: Bilboko Konpartsakeko web orrian duzuen paperezko Marijaia jaitsi eta inprimatu.

Zertarako?: Zurekin, lagunekin, amorantearekin, umeekin, oporretan, lanean, lo egiten, edaten, parrandan, filosofatzen, …. edonon ….edonoiz…. argazki bat atera Marijaiarekin eta bidali.

Zergatik?: Zinez uste dugulako Aste Nagusia defendatzeko Marijaia ahalik eta leku gehienetara ailegatu behar dela.

Marijaia for alkate kanpainaren barruan zure atxikimendu interaktiboa eskatzen dizugu! Gure konpromezua: Jai herrikoi eta partehartzaileak egingo ditugula, parekideak, jasangarriak, dibertigarriak, txoroak, ironikoak eta errebindikatiboak.

Zer eskatzen dizugu: zure atxikimendua adierazi argazki bat eginez!!

Yes! We want you!!

MariJaian sinisten duzulako…jarrai gaitzazu!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude