Bilbo Kantariaren aurkezpena

DSC05084Bilbo Kantariren helburua kaleetan euskarazko abesti herrikoiak abestea da, eta ez dugu konpartserook bakarrik egingo, gurekin ideia honen sortzaileak badaudelako: erandio, deustu, santutxu eta Euskal Herriko herri eta auzoetako abesbatza ezberdinetan mugitzen diren lagunak baditugu. Eta euskararen alde lanean diren lagunak ere: aek, zenbat gara,…

Orain 5 urte hasi ziren Txikitero egunean, Tomas Deuna egunean eta Aste Nagusian baina ideia zabaltzen joan da, eta beste hiriburuetan bezala, bilbon hilean behin egitea pentsatu dugu: hile bakoitzeko bigarren zapatuan.

Abenduan salbuespen bezela eta “euskararen eguna”ren egitarauan barneratuta eta lehenengo zapatuan egitea erabaki da: abenduaren 3an, arratsaldeko 8etan Kalderapekotik aterata.

Plan berritu honekin batera liburuxka-txapelak atera ditugu: oso merkeak eta izugarri politak bertan salduko ditugunak. Baina krisi garaian gaudela badakigunez, nahi duenak abestien zerrenda eskuragarri edukiko ditu gure webgunetik jeisteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude