KLIN KLON OMENALDIA

Aste honetan prentsaurrekoa bat egongo da Bilboko Konpartsak eta Txarriduna elkarteak antolatutakoa. Bertan Klin Klon pertsonaia omenduko da. Hau, Santo Tomas egunaren sustatzailea dugu eta Plaza Barriko sarrera baten dauka bere omenean egindako plakatxo bat.

Ideia honako hau litzateke: domeka honetan eguerdiko 12:00etan txistulari batekin hurbilduko gara Plaza Barrira eta bertan omenaldi xume bat egingo zaio lore sorta bat eskeiniz. Honen aurkezpena ostegun goizean egingo da 11:30etan prentsaurreko baten bidez. Domekako ekimen honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude