Inauteriet​ako ostirala

Atzoko hasiera izugarriaren ostean, inauteriei jarraipena emateko gaur etxeko txikienen eta eskolen egun handia izan da. Ehunka mago, fakir, bob belaki, indiok… haien mozorroak erakutsi dizkigute Kale Nagusitik egin den desfilean, Farolin eta Zaranbolas eta Bilboko Konpartsetako jai batzordeko kideak lagun izan dituztela, eta jai saileko teknikarien laguntzarekin. Kalejira Plaza Berrian bukatu da txokolatada eta ikuskizun dibertigarri batekin.

Gora Bilboko Aratusteak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude