Kartelen Lehiaketa

Hasiera-eguna:
2012-04-04
Amaiera-eguna:
2012-06-15
Azalpena:

Bilboko Udaleko Jaietako Batzordeak lehiaketa antolatu du 2012ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela aukeratzeko. Hauek dira BALDINTZAK:

  1. Egile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez ere.
  2. Tamaina: kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana). Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean hiru digitalizazio, bata 200Kb-ko JPGa, bestea Mb1-eko JPGa eta azken inpresioaren tamainako erresoluzio altuko PDF bat.
  3. Kolorea eta teknika: aukerakoa.
  4. Obrak originalak izango dira.
  5. Karteleko testua hau izango da:

    BILBAO 2012
    ASTE NAGUSIA
    Abuztuak 18-26 Agosto

  6. Aurkezteko epea: azken eguna 2012ko ekainaren 15ean, (13:30etara arte).
  7. Aurkezteko lekua: Jaietako Sailean (Venezuela Plaza 2, 5 48001 Bilbo) 09:00etatik 13:30etara.
  8. Informazio-telefonoa: 94.420.31.47.
  9. Identifikazioa: Lanak lemarekin eta egilearen izenperik gabe aurkeztu beharko dira. Lema bera daraman gutunazal itxi batean egilea nor den jakiteko datuak adieraziko dira, curriculum laburra, telefono zenbakia eta NANaren zenbakia barne.
  10. Saria: lehiaketaren irabazleak 2.500 euro jasoko ditu.
  11. Saririk eman barik ere utzi daiteke, aurkeztutako kartelek behar adinako kalitaterik ez badaukate. Kasu horretan, epaimahaiak hiriko artista edo estudio entzutetsuren bati eskatu ahal izango dio kartela egiteko.
  12. Kartelak teknika aldetik tonalitate-aldaketaren bat beharko balu hobeto inprimatzeko, edo Aste Nagusiko daten akatsak edota ortografiari buruzkoak baleude, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, egileari aldez aurretik galdetuta eta berarekin lankidetzan. Ordenagailuz eginez gero, irabazleak kartela euskarri informatikoan (CD) aurkeztu beharko du inprimatuko den tamainan (70 zm x 50 zm).
  13. Epaimahaia: Jaietako Batzordeak izendatuko du eta 6 kide izango ditu. Horietako hiruk arte eta publizitate alorrekin zerikusia edukiko dute, beste bat konpartsen ordezkaria izango da, beste bat Udalbatzaren ordezkaria izango da eta azkena Jaietako batzordeburua izango da. Sei kartel aukeratuko dituzte.
  14. Kartel irabazlearen aukeraketa: Epaimahaiak sei kartel aukeratuko ditu eta Zabalgune eraikinean eta udalaren web orrian jarriko ditu ikusgai; ondoren, herritarrek parte hartzeko aldia irekiko da, gutxienez hamar egunekoa. Herritarrek banakako botoaren bidez parte hartuko dute, horretarako erabilgarri jarriko diren bitartekoak baliatuta, halako moduz non boto gehien jasotzen duen kartela izanen baita sariaren irabazlea. Hala herritarrek parte hartzeko aldia nola bozketaren prozedura behar den unean eta moduan iragarriko dira.
  15. Epaimahaiaren ahalmenak:

    Epaimahaiak lehiaketatik kanpo utz ditzake lanak:
    – autorea nor den zalantzan dagoenean.
    – Pertsonen duintasunaren aurka doazenean.
    – Beste obra batzuen plagiotzat hartzen dituenak eta plagiotzat jo ez arren beste obra batzuetan inspiratutakoak izanik eta haiekin dituzten berdintasunez epaimahaia jabeturik, originaltasunik ez dutela erabakitzen duenean.
    – Herri-bozketa hasi ondoren uzten bada lanen bat lehiaketatik kanpo, bozketak jarraitu egingo du gainerako finalistekin.

  16. Epaimahaiaren eskumenak bere horretan utzita, bakarrik hartuko ditu kontuan herri-bozketa egiteko epearen barruan aurkezten diren kexak edo erreklamazioak.
  17. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Hala ere, epaimahaiak erabakia berriro aztertu dezake eta baliorik gabe utzi aurreko puntuko gorabeheraren bat gertatzen denean.
  18. Bilboko Udalak kartel irabazlearen jabetza ez ezik, jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.
  19. Lanak ikusgai jarri ahal izango dira. Jaietako Batzordeak aukeratuko duen lokalean. Espazio kontua dela-eta, epaimahaiak erabakiko du zeintzuk erakutsiko diren, kartelen kalitate artistikoa kontutan hartuta. 6 kartel finalistak aukeratu eta 2012ko abuztuaren 31ra arte ikusgai jartzeko eta eurei zabalkundea emateko eskubidea izango du udalak. Epe horretan eskubideak dohainik eta berari bakarrik laga zaizkiola ulertuko da obren erakusketa amaitu arte.
  20. Jaietako Sailean jaso ahal izango dira saria irabazi ez duten lanak, 2012ko irailaren 3tik irailaren 28ra bitartean, 09:00etatik 13:30etara. Hortik aurrera, Udalak erabakiko du bere kabuz zer egin jaso ez direnekin. Udalak ez du bere gain hartuko aurkeztutako materialek garraiatzean, manipulatzean, ikusgai jartzean, biltegian gordetzean edota antzekoetan izan ditzaketen kalteen erantzukizunik.
  21. Lehiaketan parte hartzeak baldintza guzti-guztiak onartu direla esan nahi du.
Lekua:
Jaietako Saila (Venezuela Plaza 2, 5 48001 Bilbo)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude