Aste Nagusiko kontzertuak

Aukera ezberdinak aztertu ondoren, Bilboko Udalak Itsas Museoaren zabaldegia aukeratu du lehen Botika Zaharrean burutzen ziren kontzertuak eskaintzeko. Hirigintza ikerketa anitz burutu eta gero eta gaur egun Bilboko gune zabalen eza dela eta, aukera hau egokiena da.

Zabaldegiak 6.039,54m2 ditu eta 6.000-8.000 lagunentzako ikuspen ezin hobea dauka. Bertan ospatuko diren kontzertuak bi orduko iraupen maximoa izango dute.

Pantaila erraldoi bati esker ikusi ahal izango dira kontzertuak Olabeagako kaiatik. Itsasadarreko ontzietatik ere ikus eta entzungai izango dira emanaldiak, kontzertuak beste era batean gozatuz. Ramon de la Sota Kaia, aldiz, “la Karola”ren parean itxiko da garabi historiko hau babesteko eta publikoaren segurtasuna bermatzeko.

Gune honetan soinuaren eragozpenak izugarri gutxitzen dira. Horrez gain, kontzertu intimistagoak sortzeko aukera ematen du. Itsasadarraren alde osoan segurtasun hesi bat ipiniko da. Hiru sarbidetik heldu ahal izango da kontzertu eremura: Olabeagako Kaiaren eskaileretatik, kaitik bertatik eta Abandoibarrako pasealekutik.

Iturria: Udalaren web orria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude