Konpartsero Eguna 2012

Aste Nagusia hurbiltzen da eta urtero bezala Bilboko Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko dugu. Aurten uztailaren 21an izango da eta egun horretarako Bilboko Konpartsak prestatu duen egitaraua hauxe da:

  • 12:00
    • Umeentzako tailerrak
    • Puzgarriak
    • Txistorra eta piper banaketa
    • Pintxo lehiaketaren hasiera
  • 13:30 Pintxoen aurkezpena
  • 14:00 Pintxo lehiaketaren sari banaketa
  • 14:30 Bazkaria
  • 17:00 Erromeria: Gozo-gozo
  • 19:30 Kalejira Orkrestarekin

Pintxo lehiaketaren arauak

  • Lau pintxo berdin aurkeztu behar dira
  • Pintxoak bertan egin behar dira, horretarako prestaturiko lekuan
  • Pintxo-lehiaketarako osagaiak: arrautza (edozein mota), gari-zainzuria eta kuiatxoa + 2 osagai libre + basea + (koipea + gatza + ozpina…)
  • Pintxoaren dekorazioa hartuko da kontuan, ez platerrena
  • Kategoriak: onena orokorrean, originalena, aurkezpen onena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude