Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu dugu

astenagusia15-azala2

Bilboko Konpartsak federazioak 2015ko Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu du gaur. Arriaga plazan prentsaren eta herritarren aurrean eginiko agerraldian, larunbatean hasiko diren jaietarako federazioak eta konpartsa guztiek larunbatean hasiko diren jaietarako prestatu dituzten ekitaldiak aurkeztu dira.

Egitarauak Bilboko Konpartsek antolatu ohi dituzten ekitaldi nagusiak jasotzen ditu, hala nola, Sukaldaritza Lehiaketa, Arrain Fish Festibala, Hiri Krosa, goitibehera jaitsiera, haurrentzako ekitaldiak, piragua jaitsiera, txalaparta festa, xakea, Aerobithoia… baita aurten nobedadea izango den Ripako moda desfilea ere. Guztira 500 ekitaldi baino gehiago antolatuko dituzte konpartsek. Besteak, beste, egitarauak txosna guztietan izango diren kontzertuak jasotzen ditu, baita jai-batzorde mistoak antolatutako kontzertuak ere.

Gure webgunean ikus dezakezu 2015eko Aste Nagusiko programazioa, egitaraua PDF formatoan jaitsi dezakezu edo Bilboko Konpartsen APP ofiziala jaitsi Play Store-tik (Android).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude