Erasorik gabeko jaigune askea nahi dugu

erasoak-pankarta-jartzen

Laster hasiko da Aste Nagusia, berehala emango diogu ongietorria gure Marijaiari eta inolako erasorik gabeko jaiak nahi ditugulako gure esku dauden ahalmen eta indar  guztia jarriko dugu.

Jaiak  parentesia balitz bezala ulertzen ditugu, gure egunerokotasunetik kanpo salbuespen giroan aritzen garelako hainbat bizipen eta aktibitatetan murgildurik.

Baina, kontuz! Argi izan dezagun jaietan ere, egunero gure jendartean errepikatzen diren genero sistemak erreproduzitu egiten ditugula eta bere ondorio latzgarrienak diren mota ezberdineko erasoen aurrean antolatzeko eta erantzuteko premia dagoela.

Gainera, ezin dugu beste aldera begiratu, jaietan denak bakean eta askatasunean biziko bagina bezala , ez baita horrela. Uda gorrora izaten ari da eta Euskal herriko hainbat eta hainbat herri eta auzoetako jaietan gertatutako erasoak ezin ditugu ahaztu, gurekin zerikusirik izango ez balute bezala.

Jai herrikoien aldeko mugimendua gara, jai herrikoi, jai partehartzaile eta jai parekideen aldeko mugimendua.

Horregatik , hausnarketa sakona egin behar dugu eta gogoan izan, jaietan emakumearen irudia iraindua bada, gure gorputza kosifikatua bada, gutxietsia bada, bortxatua bada eta erasotua bada , gure ardura dela horri etena jartzea, aktiboki aurrea hartzea eta kolektiboki salatzea.

Horregatik, konpartsok AUZOLANEAN, erasoei aurre egiteko martxan jarriko gara eta dagoeneko ezagutzen dituzuen euskarri ezberdinak banatuko ditugu jaigune eta alde zaharretik zehar, gure lanaren zergatia azalduz eta berresanez , danon ardura delako erasoekin amaitzea , danon ardura delako jendarte eta jai parekideak lortzea.

Emakumeok gure gorputzen eta gure askatasunaren jabeak gara.

Gure desioak libreki expresa ditzagun armairurik gabe.

Aniztasunean aberats gaitezen eta jokabide arrazistak arbuia ditzagun.

ASTE NAGUSIAN ERASORIK EZ !

 

erasoak-agerraldia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude