Aratuste Zapatu ederra izan dugu!

Ekimenez josita egon da Aratusteetako Zapatua. Eguraldia lagun (aspaldiko partez), bederatzi kontzertu egon ziren hainbat gunetan, mozorro eta taldeen pasean 54 taldek hartu zuten parte eta  iaz baino izen-emate gehiago izan ziren. Txikigunea txiki gelditu zen Zabalgune inguruan eta goizetik gauera primerako giroa eta parte-hartze polita izan genituen Abando inguruko kaleetan, mozorro eta dantzaz beterik. Ondoren, kalejiran jaitsi ginen Alde Zaharrera, jai giroarekin jarraitzeko.

Zapatuko bideoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude