Bilboko Konpartsak .eus gara! #EuskararenEguna

bilbokokonpartsakeus

Euskararen egunean, Bilboko Konpartsok etxe-aldaketa egin dugu sarean. 15 urtez bilbokokonpartsak.com webgunean egon ondoren, aurrerantzean gure helbidea izango den bilbokokonpartsak.eus domeinura egin dugu salto. Euskarazko edukiak edo euskal kulturaren inguruak nabarmentzeko sortutako goi mailako domeinua da .eus amaiera, Puntueus fundazioak sustatua. Gure e-posta helbideek ere .eus amaiera hartu dute, baina funtzionatzen jarraituko dute, momentuz, domeinu batean zein bestean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude