EAJri zentzunez jokatu eta denon Aratusteetan parte hartzeko deia egiten diote Bilboko Konpartsek

Bilbo, 2018/02/08

EAJk ekitaldi politiko propio baterako deia egin du, Bilboko Aratusteen zapatu erregularrean, jaiaren bihotzean eta unerik jendetsuenetakoan. Bilboko Konpartsok oportunismoa salatu eta Aratustea guztiona dela aldarrikatzen dugu.

Gaur jakin da EAJk ekitaldi politiko propioa antolatu duela, beste behin, Albian, Aratuste Zapatuko arratsaldean, mozorro-kalejira bukatzen den toki eta une berean. Alegia, EAJk bere Aratusteetako mitina programatu du Jai-batzorde Mistoak bilbotar guztiontzako antolatu duen ekitaldirik jendetsuenetakoa bukatzean, alderdiak ondo jakin badakienez.

Kalea guztiona da eta, Bilboko Konpartson iritziz, ez dauka zentzurik Udalean gobernatzen ari den alderdiaren ekitaldi politikoa Aratusteetako egunik potoloenaren tokirik jendetsuenean egitea. Ez da kasualitatea, jakina, eta ez litzateke gertatu behar.

Lan polita da Aratustea antolatzea, eta zentzu komunetik ateratzen diren honelako proposamenek Aratustea antolatzen dugunon lana zailtzen eta nahaspilatzen dute.

Aratustea guztiona dela azpimarratzen dugu Bilboko Konpartsetatik, eta toki horretara bideratuko ditugula Bilbotarrak zapatu erregularrean: Aratusteetako Bilboko Erdiguneko jai-eremura.

Horregatik, ekitaldia birpentsatzea iradokitzen diogu EAJri. Guztiontzako Aratustearen programaziorako toki naturala da, eta mezuak nahastea dakar haiek beren ekitaldi propioa han kokatzeak. Era berean, Bilboko Konpartsetatik deia egiten diegu herritarrei Aratusteetako programa jarraitzeko eta jai-giroari eusteko.

Adierazpen askatasuna ez da kuestionatzen; hori bai, ozen salatzen dugu oportunismoa.

Azkenik, gonbidapen bat egiten diogu EAJri: Aratustearen bihotzean benetan egon nahi badu, aukera paregabea du Jai Batzorde mistoan antolatu ditugun 50 ekintza baino gehiagotan beste herritarrekin batera aurkezteko: mozorro-lehiaketan, kopla txikietan…

 

Jaietan jai!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude