ARATUSTEETAN EAJren ESZISIOA! BILBARNIA KANPORA!

Bilboko Aratusteen antolakuntzan gabiltzan jai batzorde mixtoko kideak gara, Udaletxeak eta Bilboko Konpartsek osatua. EAJren barruan sortu den talde separatista berri baten asmo zitalek kezkaz eta arduraz harritu gaituzte gaur. Berri tristea aratusteentzat.

Izan ere, Bilbotarrok Aratusteak ospatzen ditugun bitartean, pribatuan mozorrotzera ohitua dagoen talde honek, aratuste propiak antolatzea erabaki du, Bilboko Aratusteak gutxietsiz.

Prozesu separatista eraikitzaile hau Bilbarnia izenez egin da ezaguna; eta diotenez, Bilbo barnean distrito independiente bat deklaratzera hel daitezke. Beste behin ere, EAJ barruan tentsioa sortzen duen talde honek, bere maskarada propioa antolatuko du, herriarentzat, baina herririk gabe.

Aburtok arazo bat du; bere partiduko zuzendaritzak udaletxearen proiektua kolokan jarri du Andoni Ortuzar jauna buru duela. Fratizidio baten aurrean gaude: partiduko beste buruzagien laguntzarekin, kontraprogramazio bat prestatu dute gure jai mixtoko burua den Itziar Urtasun anderearen bizkarrean.

Norgehiagoka honen aurrean, Bilboko Konpartsen izenean Itziar Urtasuni elkartasun osoa adierazi nahi diogu jasaten ari den sufrimenduagatik. Adierazpen bat egin nahi dugu: Agiri honen bitartez, dei egiten diegu bi aldeei, Ortuzar eta sezesionistei zein EAJ-ren udaletxe legitimoari, guztion artean ospatuko ditugun Bilboko Aratusteak ospatu ditzaten; bertakoekin zein atzerritarrekin, batasunean eta adiskidetasunean.

Jakin badakigu egoera hau ezin dela denboran luzatu eta Ortuzarrek Bilboko ordezkari legitimoak errespetatuko dituela, lehenago edo beranduago. Zuen ideiekin lagutzea nahi dugu: Zer mozorro behar du Ortuzarrek?

Bidali zuen proposamenak twitter bides eta jarri #OrtuzarMozorro hastag-a! Ez dadila ideiarik gabe gelditu! Ideia onenak sari parigabea jasoko du: afaria bere aukerako Batzokian.

Gure proposamenak dira:

Ortuzardelo: Gure agente sekretua. Behar baldin bada, bere dohaiak, erregearen mesedera jartzeko beti prestu.

 

 

Toreroa: Peto petoa, bertokoa. Bilboko herri mugimendua eta ehun soziala txuliatzen aparta denez, bi belarriak eta buztana herriari ziri egiten beti irabazten ditu

 

 

Homer Ortuzar: Arrazoi nabariengatik. Ortuzar eta bere jarraitzaileek Bilborentzat ona dena esaten trebeak dira, baina finean, kanpoko ideiak dira gugana ekartzen dituztenak, gure ohiturak arbuiatuz.

 

 

Oteroa: Beti, pribatizatuaren onurara, eta multinazionalen behar eta nahiei men egiten. Kudeaketa  bikain eta gardenaren ereduan trebea dira, horretarako,  arazo sozialei entzungor egin behar badie ere.

 

 

Andonald MacIñaki: Guztiogatik jakina da Bilbo ongi jatearen sorlekua dela. Gure gastronomia, eure pintxoak, gure kultura. Izan hau dagoeneko, iraganeko kontuak dira. Bilbarnian ez da slowfooda bultzatzen, kalean sukaldatzea debekatua dago. Izan daiteke laister gure artean janari lasterraren sukurtsala irekiko dutela?  Mac-Iñaki

 

 

Andonald Trump: Bilbarniako jauntxo eta orojakilea. Beti prest, hiriak pairatzen dituen mehatxuen aurrean botoi gorria sakatzeko. Bilbotar desberdinok (pentsionistak, Oteroak, erresidentziako zaintza lanak egiten dituztenak…) ez dugu hitzik  Bilbarnian berari esker. Bilbarnia first!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude