Pirritx, Porrotx eta Marimotots BEC-en

Pirritx eta Porrotx BEC-en

Koloretako Bilbo nahi dugu, koloretako Bizkaia eta Euskal Herria. Egunero jarduten gara nahi hau egi bihurtzen, lanean pozik. Oraingo honetan, gainera, elkartu egin gara Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak, Bilboko konpartsak eta auzoetako jai batzordeak, denak auzolanean.

Lehen pausoa datorren abenduaren 26an emango dugu, Barakaldoko BECen: Euskaraz kantatu eta dantzatuko dugu, eta euskaraz egingo dugu irri, irrien lagunak garelako. Horrexegatik, ‘Irrien lagunak’ ikuskizun berriaren aurkezpen mundiala egingo dugu bi saiotan, eguerdiko 12,00etan bata, arratsaldeko 18,00etan bestea.

Azaroaren 9tik aurrera sarrerak salgai Teleka bitartez. Bertan izango gara pailazoak, Olentzero, konpartseroak, auzotarrak, Bonberenea txaranga, erraldoiak eta beste hamaika lagun. Guztion artean ozen esango dugu: Bihotza, burua, eskuak! Sentitu, pentsatu ekin, denok elkarrekin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude