Espedientearen aurkako alegazioak aurkeztuko ditugu

Gustatuko litzaiguke Aste Nagusiari edo Inauteriei buruz hitz egitea, baina azken egunetan gertatutakoa kontuan hartuta, espedienteari buruz aritu behar gara gaur, gai politikoegia guretzako. Leporatzen zaigun guztia egin izatea gezur hutsa da. Bilboko Konpartsen Federazioak eta bertan parte hartzen duten konpartsek udal ordenantzaren urratzerik ez dutela egin baieztatzen dugu eta hori dela eta honako alegazioak aurkezten ditugu alkatetzatik etorritako akats hau konpontzeko asmoz.

Alegazio hauek aurkeztuko ditugu poliziak igorritako txostenari aurre egiteko asmoz eta bertan leporatutakoa gezurra dela salatzeko asmoz.

Udal araubidearen 26 eta 27. artikuluen interpretazioa interesatua dela esan genezake bertan, argazkiak sinbologia terrorista moduan agertzen ez baitira eta hori da argudiatzen dutena espedientea zabaltzeko, txosten polizialak berak sinbologia terroristatzat dituenak txosnetatik kanpo kokatzen baititu.

Poliziak txosnetan

Bilboko Konpartsok alegazioaz gain administratiboki ere salatuko dugula adierazten dugu, alegazioek aurrera egin ezean.

Alkateak zabaldutako espedientea akats bat delakoan gaude, oposizioari bakarrik on egiten dion akatsa hain zuzen, etekin politikoa ateratzeko intentzioz mediatikoki presionatuz. Udal arautegia 2004. urtean atera zen. Zer dela eta ez da ezarri orain arte? Zer aldatu da egoera honetara heltzeko?

Aste Nagusia osasunez beterik dago, aurrera doa eta ondo gainera arlo guztietan, jai herrikoiak dira partaidetza ezin hobea dutenak eta ekonomikoki onuragarriak direnak. Gainera aurten  UNESCOk ondare kultural izendatu du. Zer dago eraso honen atzean? Zergatik jai eragileen aurkako eraso etengabeak? Jai ereduaren kontrako erasoa dela uste dugu, adierazpen askatasunaren kontrako erasoa. Bilboko Konpartsak 29 taldek osatzen dute, hauetako bakoitza pentsamolde ezberdinekin baina proiektu bat aurrera ateratzeko elkartzeko gaitasunarekin: Aste Nagusia. Aste Nagusia gorputz bat da eta Bilboko Konpartsak gorputz horren%60a, zati hori barik gorputzak ezin du bizi. Bilboko Konpartsaken aniztasuna adibide bat izan beharko luke politikari guztientzat eurek bakarrik ulertzen duten jaien erabilera etengabea egin beharrean.

Bilboko Konpartsak Aste Nagusiarekin jaio zen eta hori dela eta defendatuko dugu beti ezagutu izan dugun moduan, isiltasunean 40 urte eman ondoren herriarengandik eta herriarentzako jaio baitziren. Etxez etxe joango gara hiritar guztiei benetako egoera zein den azaltzeko asmoz.

Deskargatu expedientearen eta Ertzaintzaren txostenaren idazkia (PDF formatoan).

Deskargatu alegazioen idazkia (PDF formatoan).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude