Bilboko Aratusteak badatozela ospatu genuen atzo Erriberako Merkatuan

Bilboko Aratusteak benetako Aratuste handiak izateko lanean dabiltzan eragileak elkartu ziren atzo lankidetza hori indartzeko eta elkarren berri izateko Erriberako Merkatuan.

Bazetozela behin eta berriro esan digute eta jadanik gainean ditugu Bilboko 2017ko aratusteak. Atzo, Erriberako merkatuan bildu ziren Bilboko aratusteak posible egiten duten eragile guztiak. Erriberako merkatuko arduradun eta komertzianteetatik hasita, Jai batzorde mistoa osotzen dugunok, Bilboko alderdi politokoak, FEKOOR, Alde zaharreko merkatarien elkartea eta Bilboko Konpartsak; Zazpi kaleetako zein Bilbo Erdialdeko merkatari eta ostalariak, Alde Zaharra bizirik elkartea, Gora Somera, Bihotzean auzo elkartea, Iruña taldea, Kafe Antzokia, Barnaval, La Ria del Ocio, Orden botxera, Beti Jai Alai, BAE eta abar izan ziren atzoko aurkezpen sozialean. Eta nola ez, orain arteko eta aurtengo Farolin eta Zaranbolas. Jon de Miguel eta Las Tea Party.

Aurkezpenean, aratusteetan buru belarri ibiliko direnek eredu berriak duen garrantziaz jardun zuten. Prestaketa-lanetan dabiltza larunbat honetan, Zabalgunean izango den eta azken hiru urteetan berreskuratutako Aratusteetako Kopla Txikien lehiaketarako; Hirugarrengoz jarraian ere bai, Zazpi Kaleetan talde lokalen kontzertuak izango ditugu, Ostegun Gizenean; Farolin eta Zaranbolasi epaiketa, ostiralean; Indaba lehiaketa, Plaza Berrian, igandean; Sardinaren kalejira eta erreketa, Plaza Barritik Arriaga Plazara, asteartean. Eta Zapatu Erregularrean Bilboko Ura!!! Bilboko Urarekin topa eginez hasiko da Bilboko erdigunea ekintzaz beteko duen aratusteetako egun handia.

Eta azken gogorarazpen bat helarazi digute: “ Goza ditzagun egunok, mozorro xume batek nahi duguna izateko aukera ematen baitigu. Aukera bikaina beti ere, errespetuz betikotasuna alde batera utzi eta festaz gozatzeko! ”

Gora Farolin eta Zaranbolas. Gora Bilboko aratusteak!

Aurkezpen sozialaren argazki bilduma

Aurkezpen sozialaren bideo laburpena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude