Danaren gainetik, umorea eta adierazpen askatasuna

Hontzak Konpartsaren txosnaren dekorazioak piztutako erreakzioen gainean, Bilboko Konpartsok adierazten dugu:

Gaur goizean Hontzak Konpartsaren txosnaren dekorazioaren gainean egin den betoaren harira, Bilboko Konpartsok irmo eta tinko adierazi nahi dugu eraso hori ez zaiola Hontzak Konpartsari bakarrik egin, baizik eta Bilboko Konpartsa guztioi egindako erasoa izan dela.

Bilboko Konpartsok jai-eredu herrikoia defendatzen, babesten eta bultzatzen dugu. Eraikitzeko lanetan dihardugu, gizartean dauden hainbat aldarrikapeni ere tokia eskainita, eta betiere umoretik eta baita satiratik ere. Aste Nagusia guztiontzako tokia da. Bilboko Konpartsok askotariko iritziak biltzen ditugu, jarrera irekia dugu, eta eraldaketa soziala bultzatzen dugu. Urte osoan egiten dugu lan aktiboa, askotariko sentsibilitateetatik Bilbon eta Bilbotik haratago modu pluralean eragiteko. Eta gaurkoan jasandako erasoa Konpartsoi ez ezik, herritar guztiei ere egindako erasoa izan da, eta ez du kabidarik gure jai-eredu herrikoian.

Ez dugu uste satirari inongo mugarik jarri behar zaionik. Kritikak eta salaketak inongo kolektibo gutxiestuaren gaineko zapalketarik eragiten ez duen bitartean, umorea eta satira iruditzen zaizkigu duinak, zilegiak eta beharrezkoak, eta ezinbestekoak dira gizarte plural, kritiko, parekide eta arduratsu batentzat. Hobetzeko bide bakarra baita jarrera ireki hori izatea.

Salaketa jarri beharrean, hona Apezpikutzarentzako iradokizuna: dekorazio hori egokia ez bazaio iruditu, badu Eulia sarirako bozka egiteko aukera, bai Bilboko Konpartson aplikazioaren bidez, nahiz webgunearen bidez.

Salaketa jarri beharrean, Apezpikutzak, berekin bat egin duten guztiek eta bidea errazten dietenek badute Eulia sarirako bozka egiteko aukera, bai Bilboko Konpartson aplikaziaren bidez, bai webguneran bidez; dekorazio hori egokia ez zaiola iruditu adierazteko bideak baititugu.

Gora Aste Nagusia!!! Gora jai herrikoiak! Gora umorea eta gora Bilboko Konpartsak!!!

«Con la Iglesia hemos dado, Sancho».

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude