Urtarrila: erraldoiak eta buruhandiak

Aste Nagusia sortu ondoren berreskuratu zen Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, 1980an. Hala ere Bilboko Erraldoien eta Buruhandien historia oso luzea da. Lehen aipamena 1654koa da, Santiago Kofradiako kontuen liburu batean lau erraldoi aipatzen baitira. Garai batean kale-garbitzaileak izan ohi ziren erraldoiak eramatearen arduradunak. XVIII. mendean hasi ziren erraldoi bikoteak beren ezaugarri eta janzkeragatik famatu bilakatzen, zaharrena Don Terencio eta Doña Tomasa bikote dotorea izanik. Erraldoien hainbat belaunaldi izan dira, ospetsuenak 1896, 1934, 1962 eta 1980 urteetakoak izanik.

XIV mendearen hasieran, Corpus Christi eguneko festa eta prozesioa garrantzi handiko
hiriguneetara zabaldu zenean -hala nola, Bilbora-, hainbat antzezpen eta irudi gehitu
zitzaizkien haiei; esate baterako, erraldoiak, buruhandiak, nanoak, dantzariak eta bestelako
pertsonaia askotarikoak. XVII. mendearen erdialdean, lau erraldoik parte hartzen zuten
prozesioan. Haiekin batera ateratzen ziren Rabiak, mozorro era maskuriekin, Nanoak
edo Erraldoitxoak, rxintxinekin, eta, batzuetan, Tarasca eta kartoizko Zaldia. XVIII. mendeaz
geroztik, Corpus eguneko jaietan ez ezik, Hiribilduko beste jai profano nagusietan
ere parte hartzen hasi ziren.

Denborarekin, gero eta gehiago batu zaizkie hasierako pertsonaia haiei, binaka beti; hala,
gaur egun hamalau pertsonaiako taldea osatzen dute. Jatorrian, munduko hainbat lekutako
errege-erreginak irudikatzen zituzten, nonbait; XIX. mende amaierako argazkietan,
honako hauek ageri dira: Don Terencio eta Doña Tomasa, Turkiarrak, Mairuak, eta bi
pertsonaia berri, Baserritarrak. Aurrerago, atzerriko errege-erreginak desagertu zirelarik,
beste pertsonaia batzuk gehitu zitzaizkien, boladan ziren interesen edo gizarte gatazken
arabera.

Erraldoiak zurrunak dira, baina etengabe jarduten dute dantzan; txistuaren eta danbolinaren
doinuari jarraituz dantzatzen zuten antzina, eta Bizkaiko Gaiteroen gaiten edo
dultzainen erritmoan, gauregun, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko dantzarien besagainean,
Erraldoien Konpartsaren baitan. Buruhandiekin eta Gargantuarekin batera, Bilboko
jai askotako ezinbesteko protatagonistak dira.

Erraldoien 1980ko belaunaldia: Don terencio, baserritarrak, ingelesa eta bilbotar neskatila, olagizona edo meatzaritza eta zigarrogilea, marinela eta zamaketaria, Zumalakarregi

Erraldoien 1988ko belaunaldia: Don Terencio eta Doña Tomasa, baserritarrak, ingelesa eta bilbotar neskatila, olagizona eta zigarrogilea Isabel II eta Zumalakarregi.

1998ko erraldoi bikotea: Pitxitxi eta Lina.

Gero rabiak, nanoak, erraldoitxoak, momoak eta buruhandiak daude.

Luze eta zabal bilduta dago Bilboko erraldoien eta buruhandien historia Iñaki Irigoienek eta Jon Gamindek egindako lan honetan.