Otsaila

Bilbon aurkitzen ditugun lehen aipu historikoetan Carnestolendas bezala aipatzen dira aratusteak. Festa pagano hauek neolitikoan dute sustraia eta Europa osoan antzeko ezaugarriak erakusten dituzte, beren aintzinatasunaren seinale. Ama Lurraren urteko zikloari lotuak, lurra esnaraztearekin eta uzta onaren nahiarekin lotzen dira. Elizak ez zuen lortu festa hauek kristau ezaugarriez janztea eta beti begi txarrez ikusi zituen, emozio eta senak askatzen diren jai kaotikoak izateagatik. Francoren diktadura ilunaren debekuaren ostean, 1979an berreskuratu ziren Bilbon.

Gehiago jakin nahi? Bilboko Aratusteen historia irakurri.