Martxoa

Korrika euskararen alde bi urterik behin lasterka egiten den ekimen erraldoia da. 1980an sortua, 11 egunez, gau eta egun, etengabe, kilometroz kilometro lekukoa pasatuz egiten den errelebokako lasterketa herrikoia da, Euskal Herri osoa zehazkatzen duena.

Korrika goaz
Iritsi arte
Gure herriko helmugara
Ta horretarako
Lehen urratsa
Indartu behar euskara.

Alferrikan da
Ikastoletan
Hizkuntza bat ikastea
Gero kalean
Geure artean
Inoiz egiten ez bada.

Horregatik herriko ekintzak
Noizean behin esnatzeko
Hain beharrezkoak baitira
Nahiz izan batzuk aurkako


Ea segi ba
Iritsi arte
Kilometroz kilometro
Gure herriko
Bide guziak
Nahiz korrika
Nahiz geldixeago.

Kilometroak
Ibilaldia
Eta Araba Euskaraz
Nafarroa Oinez
Herri Urratsak
Bat Eginik ta Korrika.

Ekintza hauek
Eta euskara
Alderdi denen gainetik
Protagonismo
Ta harrokeriak
Alde batera utzirik.

Horregatik herriko ekintzak
Noizean behin esnatzeko
Hain beharrezkoak bait dira
Nahiz izan batzuk aurkako

Ea segi ba
Iritsi arte
Kilometroz kilometro
Gure herriko
Bide guziak
Korrika bai
Beharrezko.