Ekainean udako solstizioa edo eguzkiaren jaia (San Juan gaua) ospatzen da Euskal Herrian.
San Joan bezperako gaueko ospakizunak udako solstizioaren ospakizun paganoan du jatorria. Udako solstizioa urteko egunik luzeena eta gaurik laburrena da, udaren hasiera seinalatzen duen eguna. Aintzinako gizartean, eguzkiaren zikloaren inguruan hainbat sinismen eta erritual egin ohi ziren, non eguzkiaren errepresentazioa zen suak berebiziko garrantzia hartzen zuen egun honetan. Beste hainbat hitzordu paganorekin bezala, kristautasunak, debekatu ordez, esanahi berria eman zien udako zein neguko solstizioei. Aurten, ekainaren 20an izango da, zehazki, ipar hemisferioan.
Auzoetako jaiak ekainean:
- Altamira (ekainaren 1etik 9ra)
- Atxuri (ekainaren 6tik 9ra)
- Artazu (ekainaren 7tik 9ra)
- Otxarkoaga (ekainaren 7tik 16ra)
- Irala (ekainare 14tik 23ra)
- Zurbaran (ekainaren 14tik 16ra)
- Abusu (ekainaren 21etik 30era)
- Erribera (ekainaren 27tik 30era)
- Errekalde (ekainaren 28tik uztailaren 7ra)
Informazio gehiago: Auzotarrok.