Uztaila – Auzoetako jaiak eta Konpartsakide Eguna

Uztailean AUZOETAKO JAIAK eta KONPARTSAKIDE EGUNA ospatzen ditugu.

Hiriak eusten gaitu gu, eta guk egiten dugu hiria, norabide batean edo bestean, hartzen ditugun erabaki kolektiboen arabera. 

Hirian bizi, jolastu eta hitz egiten dugu, auzokideekin, naturarekin, hizkuntzarekin bat eginez. Herriak egiten du hiria. Herritarrok gara hiriaren muskulo eta odol, bizigarri. Herriak betetzen du hiria eta ematen dio zentzua, herrigintzaren bidez aldatzen ditugu paisaia eta espazioak. Jai eta eremu herrikoiak eraikitzen ditugu eskuz esku, elkarrekin, urte osoan zehar eta urtez urte. 

Auzoetako jaiak:

  • Santutxu (uztailaren 13tik 21era)
  • San Inazio (uztailaren 24tik 31ra)
  • Bilbo Zaharra (uztailaren 25etik 28ra)