Azaroa – Gargantua

Irudi guztiz bilbotarra da Gargantua eta, erraldoiak ez bezala, ospakizun profano herrikoietarako sortu zen. 1854ko abuztuko jai handietan du jatorria. Bere sorrera Bilboko goi-klaseko gazte-koadrila bati egotzi izan zaion arren, Antonio Echaniz suhiltzaile ospetsua izan zen haren sortzailea. Ume-jalea da Gargantua, Rabelais idazlearen literatura-pertsonaia erraldoian oinarritua; umeak haren ahotik sartzen dira, eta, txirrista baten bidez, atzealdetik ateratzen dira. Egungo Gargantua, Bilboko seigarrena, 1988an egindakoa da.