Aratuste Barikua Bilbon: Farolin eta Zaranbolasen atxiloketa, epaiketa eta irain publikoa

Bilboko Aratuste Barikua Farolin eta Zaranbolasen egun handia izan ohi da, Aratuste Asteko ostiralean. Pertsonaia horien atxiloketa, epaiketa eta irain publikoaren inguruko antzezlan musikala ikusiko ditugu arratsean, baita Kopla Txikien lehiaketako irabazleen emanaldia ere. Aurretik, goizean, ikastetxeetako haurren kalejirak girotuko du Botxoa, Kale Nagusitik Areatzaraino jaitsiz.

Aratuste bariku goiz hau 10:30ean hasiko da ikastetxeen kalejirekin, Albian, Kale Nagusian, Areatzan eta Plaza Barrian zehar. Jarraian, 11:00etan, Plaza Barriko karpan, txokolatada eta Piraten festa izeneko haur ikuskizuna izango dira.

Lasaitasuna arratsaldera arte, eta 18:00etan, mozorroak ikusiko dira berriro ere Bilboko kaleetan. Ordu horretan, Farolin eta Zaranbolas atxilotu aurreko kalejira abiatuko da Azulitoak lagunduta, udaletxetik, zeina Arriaga plazara helduko den ordu erdi beranduago Aratusteetako ikonoen atxiloketarako, Adiskideak fanfarriaz lagunduta. Ondoren, 19:15ean, Plaza Barrian, Bilbotarrek Farolin eta Zaranbolasen epaiketa eta irain publikoa gozatu ahal izango dituzte; ez galtzeko moduko antzezlana. 20:15ean, Aratusteetako Kopla txikien IX. lehiaketako irabazleen emanaldia ikusiko dugu, aurten ere, iaz bezala, Altxaporrue konpartsaren eskutik, “Izan señora, izan Altxaporrue” abestiarekin. Jarraian, 20:45ean, Aretoko dantzak izango dira karpan bertan, Bilbao Sozial Dantzaren eskutik, eta, amaitzeko, 22:30ean, Asier Bilbaoren “Ametsak” showa ikusi ahal izango dute gerturatutakoek.

Aratuste Barikuko programazioa labur:
10:30, Albian, Kale Nagusian, Areatzan eta Plaza Barrian, ikastetxeen desfilea
11:00, Plaza Barrian, txokolatada eta Piraten festa haur ikuskizuna
18:00, Udaletxetik, Farolin eta Zaranbolas atxilotze aurreko kalejira
18:30, Arriaga plazan, Farolin eta Zaranbolasen atxiloketa
19:15, Plaza Barrian, Farolin eta Zaranbolasen epaiketa eta irain publikoa
20:15, Plaza Barrian, Aratusteetako Kopla txikien lehiaketako irabazleen emanaldia, Altxaporrueren eskutik
20:45, Plaza Barrian, Aretoko dantzak, Bilbao Sozial Dantzaren eskutik
22:30, Plaza Barrian, Asier Bilbaoren “Ametsak” showa