II Aste Nagusia marraztu

NOIZ

Abuztuaren 22an asteartea, goizeko 11:00etan Aste Nagusiko lehiaketa gastronomikoa kokatzen den gunean, eta arratsaldeko 19:00etan berriz ere toki berean

ZERTAN DATZA?

2017.eko abuztuaren 22an asteartea, goizeko 11:00etan Aste Nagusiko lehiaketa gastronomikoa kokatzen den gunean, (Areatzako lorategien ingurunean Aixeberri konpartsaren ondoan), DIBUJA TOLRATO SINPARAR talde irekia aurkeztuko da, jaiaren giro berezia grafikoki jasoko duen jardunaldia egiteko. Horretarako, parte hartuko duen bakoitzari orri zuri edo plegua egokituko zaio oinarri modura, egunean zehar teknika askez jasotako iritziak bertan aurkez ditzan. Bada, arratsaldeko 19:00etan berriz ere toki berean elkartzea da asmoa, eguneko pleguak batu eta parte hartu dutenen artean bateratze-lana egiteko.

PARTE HARTZEKO IRIZPIDEAK

Ezinbestekoa izango da, oinarri zurruna eramatea marrazten den bitartean euskarri modura erabiltzeko eta era berean, norberaren ardura izango da diseinuak irudikatzeko bakoitzak uste duen beharrezko materiala eramatea .

Plegua egile bakoitzari dagokionez, beharrezkoa izango da norberaren izena eta telefonoa agertuko diren ezaugarria azaltzea, Areatzako lorategien ingururan egongo den ASTE NAGUSIA BIZIRIK aurkezpenaren parte izango baita. Hantxe, lehiaketa gastronomikoan parte hartuko dutenek zein hara inguratuko diren oinezkoek arte lanak ikusi ahal izango dituzte eta egilea nor den jakin ere bai. Aste Nagusia behin bukatutakoan materiala urtean zehar egingo diren aurkezpenetarako erabiliko da.

Marraztutako pleguak artista bakoitzaren jabetza izango dira, aurkezpenean utzita, eta salmentarako eskubidea izanik. Bilboko Konpartsak Federakundeari plegu eskaneatuak barne dituen artxiboa emango zaio dibulgazio erabilpenetarako.